XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), bere asmoak jakin, ezer ordaindu bear ba zan be eskiñi eta danen artean batu eta emon, eta beti be ziurtada bat artu, bakerako ba zan danen mesedean eta ezin konpondua ba zan bakoitzak bere neurriak artzeko.

Egon ziran bitartekotasun orretara gertuko ziranak.

Baiña askok esan eben, orrelako bat, beti be, norbere eskintza bat egiteko zala, eta orretarako ordua etorriko zala.

Aidean geratzen ziran asmo guztiak.

Gizonen alde ba egoan aitzaki bat: Gazte gitxi batzen zan errietan.

Terranoba aldetik arrantzan batzuk eta ara joan ezin eben asko, Ego aldera tratu eginda joan ziran, emendik eroan zituen guda ontzietako batzutan.

Beraz indarrik euki ba lebe, ezin esan zelan jokatuko eben gizonak, baiña euren aitzakiak ba eukan oraingoz bere sentzuzko alderdia.

Beste aldetik Bizkai errialdeko agintariak be esaten ekien geldi egoteko, ez zirikatzeko, nai ta portuen batera joaten igarri ezkero, al ziran neurririk mesedegarrienak artu.

Andrak, euren aldetik, arriskua lenengotatik kentzeko zale ziran.

Errietarako bakea bear zala, bestela umeak gaixotu eta neskatillak be kirioz gainduta geratuko zirala.

Mundaka'n egon ziran andretako batzuk, Elantxoben ikusi zituen andik biaramonean.

Laster artzen eben ezaupidea errian aurreratuen ebiltzanekin.

Geienak bale arrantzan euren senarrak edo anaiak edo senideak eukezanak ziran.

Kanala'n ikusi zituezan gabean eta ango Legendika'ko abadeari eskatu eutsen ostatua.

Asmotxak zirala andre areik, esan eutsan norbaitek, bikario areri.

Eta berak erantzun be bai, askotan kaskarrak baiño biotzak errazoi geiago ataraten dabela, eta kalterik etzala etorten biotzez jokatzetik.

Eta bere esanak esan eta azpikeriak azpikeri, andre zalea zala bera be, jakiña, seigarren agindua bastertu barik eta legezko gordebearrak zainduta.